Enpresak

Bridgestonek 50 langile bota nahi ditu tailerretan

Bederatzi tailer itxi nahi dituela salatu du ELAk. Taldeak 25 lantoki inguru ditu Euskal Herrian.

Iker Aranburu.
2013ko azaroaren 18a
16:45
Entzun

First Stop South West enpresak kontratuak amaitzeko erregulazio espediente bat aurkeztu du 425 langilerentzat.  Horietatik 50 Euskal Herriko langileak dira, ELAk azaldu duenez: 28 Gipuzkoan, hamahiru Bizkaian eta bederatzi Nafarroan. Guztira, pneumatikoen aldaketan espezializatutako bederatzi tailer itxi nahi ditu. Bridgestoneren filial bat da First Stop South West, eta First Stop, Talleres Autodisco eta beste izen komertzial batzuk erabiltzen du Euskal Herrian eta Espainian.

ELAren arabera "onartezina" da erregulazio espedientea, enpresak irabazi "garrantzitsuak" izan dituelako azken urteotan. Kaleratzeak eragotzi nahian mobilizazioak antolatuko dituela iragarri du.

First Stopek 24 lantoki inguru ditu Euskal Herrian: hamar Bizkaian, sei Nafarroan, bost Gipuzkoan eta hiru Araban. Tailer horietatik zenbat itxiko dituzten ez du azaldu ELAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.