Bruselak proposatu du erreskate funtsek birkapitalizatzea bankuak

Arazo nagusia EBko itunak berregokitzeak denbora eskatzen duela da, eta Alemaniak ez duela begi onez ikusten

joxerra senar
2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Geroz eta lotura estuagoa dago euroguneko herrialde batzuen eta bankaren artean. Espainia daadibiderik argiena. Espainiako finantza erakundeak bihurtu dira zor publikoaren hartzekodun nagusiak, baina, era berean, banku horietako batzuk (Bankia, kasu) milioika euroren kapitalpublikoaren beharrean daude. Ondorioz, Espainiako zor publikoaren interes tasak igotzen ari dira oso modu arriskutsuan, eta gainerako bankuek ere finantzaketa lortzeko zailtasun handiak dituzte. Lotura hori hautsi nahian, Europako Batzordeak proposatu du erreskate funtsek zuzenean birkapitalizatzea arazoak dituzten bankuak.

Proposamenaren arabera, dirua ESM Europako Egonkortasun Tresna funtsetik hartuko litzateke. Funts hori uztailean jarriko da indarrean,eta Grezia, Irlanda eta Portugalen erreskateetan erabili den EFSF Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsa ordezkatuko du. Europako Batzordeak saihestu egin nahi du gobernuek beraiek jartzea diru publikoa. Izan ere, Irlandari gertatu zitzaion legez, Espainiaren finantza publikoak are gehiago desoreka daitezke, eta orduan Espainia bera erreskatatu beharko litzateke. Bruselaren arabera, merkeagoa da arazoak dituzten bankuak birkapitalizatzea.

Oztopo nagusi bat dago. ESMk ezin die dirurik utzi bankuei zuzenean, eta, ondorioz, iazko uztailean ESM sortu zenekoituna egokitu egin beharko litzateke berriro. Herrialdeen artean erabateko adostasunaegongo balitz, denbora behar da aldaketa hori egiteko. Aitzitik, ez dago adostasunik: Alemaniak eta Finlandiak, kasu, ez dute begi onez ikusten ESMko dirua bankuak birkapitalizatzeko erabiltzea.

Aferak zerikusi zuzena du Bankiarekin. Asteburuan, Espainiako Gobernuak aurreratu zuen Bankiak 23.000 milioi euro beharko dituela. PPren exekutiboaren asmoa zen Bankian espainiar bonuak jaulkitzea eta, berme gisa erabilita, ondoren bankuak dirua EBZtik lortzea. Hartara, operazioaren arriskua EBZri pasatuko litzaioke. Zenbait analistak uste dute mugimendu horren bidez Raxoik estutu egin nahi dituela ezkor diren Alemaniako agintariak, amore eman dezaten eta erreskate funtsetako dirua bankuetan jaulkitzea ahalbidetu dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.