BURTSA. Boxetara sartu dira

joxerra senar
2005eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Munduko Serieko pilotuek asteburu honetan egingo duten moduan, boxetara sartu ziren atzo inbertsiogileak. Atseden hartzera. Gudariaren atsedena baino, gidariaren atsedena, sekulako erritmoa hartuta, igo eta igo egin baitute astean zehar. Bilbo-2000 indizea 1.800 puntutatik gertu aurkitzen da, eta Ibex-35ak datorren astean 10.000 puntuetara iristeko erronkari aurre egingo dio. Lasterketa horren aurretik, atseden hartu zuen, eta astelehenetik aurrera ikusiko da nahiko erregai baduten. Atzo, behintzat, apur bat lasaitu egin zen diru bolumena 3.109 milioi euro. Ibex-35ean Inditex izan zen eguneko akzioa (+%1,05), hain zuzen ere akziodunen batzarra deitu duen egunean. Aldiz, Indrari (-%1,97) eta Tele5ri (-%1,71) atseden eguna, aldapa gogorra bilakatu zitzaien. EuroStoxx-50ean berriz, Danone, Siemensek eta Sanofik %1etik gorako irabaziak izan zituzten.

-TERRA (+%0,33) interneteko atariak burtsari agur esan dio. 3,04euroan finkatu da bere azken prezioa. 2000ko martxoan, akzioko 157,65 eurokopreziora iritsi zen. Telefonicarekin fusionatuko da eta astelehenean akzioak trukatuko dituzte.

-BANCO GUIPUZCOANO (=) finantza erakundea aurtengo lehen seihilekoan 20 milioi euroko irabaziak izan zituen. Iaz epe berean baino %14,2 gehiago hazi zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.