BURTSA. 'Con Noruega no se juega'

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Joan Olabeaga aldera. Begiratu Ibaizabal ertzeko etxeen leihoetara. Han dituzte abisuak: Olabeaga bizirik eta Con Noruega, no se juega. Udalaren plan urbanistikoaz ari dira «Noruega»bezala ezagutzen den auzoko bizilagunak. Baina atzo burtsan Norvegiarekin txantxa gutxi egin behar direla argi geratu zen, petrolio iturrietan hirugarrena baita Iparraldeko Itsasokoa. Goiz goizetik galerak eragin zituen bertako greba mehatxuak eta horren ondoriozko petrolioaren garestitzeak. Burtsa ez dago txantxetarako eta arazoa burtsak orain arte aitortu duen baino larriagoa izan liteke. AEBetan kalte nabarmena egin dezakeela-eta, euroa ere 1,28tik gora dabil, Europako esportazioen kaltean. Azken batean, Ibex-35 indizean galerak zabaldu ziren, salbuespenik gabe. %2na edo gehiago galdu zuten Edurnezuri, BBVA, Ferrovial eta Sogecablek. Metrovacesa (-%0,35) izan zen onena.

-BBVA-k (-%2,09) 2.059 milioi euro irabazi ditu aurten urria artean, iaz epe berean baino %18,4 gehiago. Mexikoko Bancomer filialaren emaitza onak erabakigarriak izan dira emaitzetan.

-Iberdrola (-%1,35) milioi erdi eurorekin sartu da Mexikoko Parques Ecologicos taldean. Oaxaca aldean parke eoliko bat eraikitzeko asmoa du talde horrek. Hego Ameriketan bere lehen parke eolikoa luke Gardoki kalekoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.