Bada gorputza ez, burua soilik sentitzen dugula dionik. Ez dakit, baina AEBetako BPG geurea baino ere gehiago axola zaigu. Auzoa, geure burua baino gehiago sentitzen dugula dirudi. Munduko ekonomiaren motorra %3,4ko erritmoan hazi da urteko bigarren hiruhilekoan, baina %3,6 haztea espero zuten ezkorrenek, lehen hiruhileko %3,8ko hazkundea ikusita. Dena den, tarte estuan mugitu zen Ibex-35 egun osoan eta, azken orduetako galerak hagitz txikiak izan ziren, eta 10.100 puntuen maila ia uneoro gorde zuen. %4 eta %3 pasa irabazi zuten hurrenez hurren Iberia eta Sogecablek, baina BBVA (-%0,57) eta galerek pisu handiagoa izan zuten. 2.007 milioiren akzioak salerosi ziren ohiko merkatuan eta %3,4 igoz amaitu du hilabetea Ibex-35 indizeak. Urtebeterako Euriborrak igoera txikia izateak abisua eman du: ez dago betirako igoera edota jaitsierarik.
-Erregaia garestitzeak aurtengo lehen seihilekoan iazkoan baino %53 gutxiago irabaztea ekarri dio Iberia (+%4,1) hegaldi konpainiari, 29 milioi euro. Amadeusen zuen partaidetza Erosteko Eskaintza Publiko (EEP) bati erantzunez saldu ondorengo gainbalioa ez dago emaitza horretan jasota, salmenta uztailan egin zelako. Baina simulatzaileak eta Iber-Swiss saltzearen 23 milioiko mozkina, bai. Pentsa, hori gabe, non legoken.
BURTSA. Geure burua sentitu ezinda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu