Bada EAJ eta EAko zuzendaritzak auzitara eraman nahi dituenik, baina auzitara-auzitara Emilio Botin SCHko presidentea joango da oraingoz, urtarrilaren 10etik aurrera. Botinek, bere bidetik kentzeko, Jose Maria Amusategi presidente ohiari 43 milioi euroko kalte-ordaina eta Angel Korkostegi kontseilari ordezkari ohiari 108 milioi eurokoa eman eta akziodunei kalte egin zietela dio akusazioak. SCHren kotizazioan ez zuen eraginik izan albisteak, berdin-berdin gelditu baitzen. Bankinterrek, aldiz, %0,6 galdu zuen, Botin bankuko akziodun nagusi bihurtu dela jakin ostean.
Ez LPEEren ekoizpen murrizketari eta ez Wall Streeten beheranzko zabalerari ez zioten jaramon handirik egin merkatuek, eta Ibex-35ak atzera urteko maila handiena iritsi zuen. Enagas igo zen gehien (+%3,19), eta Telefonica ere ondo ibili zen (+%1,39).
-ZEltia izango da, analisten ustez, Ibex-35ean Telecincori bere lekua utzi beharko dion balioa datorren astelehenetik aurrera, eta farmazia alorreko konpainiaren akzioak izan ziren indizean gehien jaitsi zirenak, %1,3. Ekainean burtsara atera zenetik, Telecinco merkatuko likidezia handienetakoa duen konpainia bihurtu da Telecinco. Galiziako enpresaren kontratazio bolumena eta kapitalizazioa, aldiz, nabarmen jaitsi dira azkenaldian.
BURTSA. Guztiak auzitara!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu