Errusiako ohiturari jarraituz, Siberiako presondegi batera bidali dute behinola Putini itzal egitera ausartu zen Mikhail Khodorkovski Jukoseko presidente ohia. Mario Conde edo bestelako korbatadun presoek ez bezala, ez du zortzi urteko espetxe zigorra urrezko kaiola batean iragango, urtarrilean 33 zero azpitik egiten duen kartzela batean baizik. Khodorkovskiren patuaz oroituta, edo Europa iragan duen Siberiako haizeak eraginda, aspaldiko aste txarrena izan da burtsan.Eraikuntza sektoreak jasan du batez ere purga: Accionak %8,58 galdu du astean zehar, Sacyrrek %7,86, ACSk %5,62 eta Ferrovialek %4,69. Ibex-35ak, atzo, beste %0,13 utzi zituen. Eta okerrago izan zitekeen Edurnezurik (+%0,51) aurpegi ona jarri ez balu. Europan, aurreikuspenak bete dituzte Ericssonen emaitzek (-%0,38), eta Porschek ukatu egin du VWen (-%1,15) partaidetza %25era handituko duela.
-GAs Natural (-%0,39) enpresako akziodun nagusi La Caixak Endesaren gain egindako Erosteko Eskaintza Publikoa oldarkor izatetik adiskidetsu izateko ahaleginean dabil, Financial Times egunkariaren arabera: «Sortutakokontrakotasuna deserosoa da gu guztiontzat», aitortu dute kutxako eta Gas Naturaleko iturriek. Ez dirudi hitzok kontuan hartu direnik Madrilen. Erkidegoko gobernuak espedientea ireki dio Gas Naturali aktiboak lekualdatzeagatik.
BURTSA. Siberiako zigorra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu