BURTSA. Txorizo saltzaile

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Bizkaikoak baino gehiago, Ibex-35ekoak dira gaur egun aberatsak; eta diruzale. Txerri erosle gertatzen ari dira, noski, urteko maximo berria jarri baitute, nola Bilbao-2000 indizean, hala Ibex-35en. Santanderrek (-%0,2) lehen seihilekoan 2.551 milioi irabazi ditu, iaz epe berean baino %35 gehiago. Endesa (+%0,38) argindar enpresak ere %23 gehiago irabazi du, 956 milioi. Gas Naturalek (-%0,48) ere %11 gehiago irabaztea lortu du, 368 milioi, nahiz aurreikuspen onenak bete ez. Txerritxo artean txorizo ederrak irten direnik ezin da ukatu eta bolumenak ere islatzen du gero eta gehiago balio duten akzioen eskualdatzea: 2.090 milioi euroren akzioak salerosi ziren atzo. Gutxi asko, munduko gainerako indizeen joera bertsua izan dute geureek eta altuera gaitzak ez du inor harrapatu, urtarrilak 3 zitueneko 9,130 puntuak egungo 10.088 bihurtu arren (%10,5eko igoera zazpi hilabetean).

-Popular (+%0,91) bankuak Globalia bidaia handizkariaren %9,9 erosi du, nahiz bankuak partaidetzak erosteko baino gehiago, saltzeko boladan dabiltzan. Ecuador eta Halcon bidaia agentziak ditu Globaliak, besteak beste.

-Sacyr (-%1,12) eraikuntza enpresak iazkoan baino %87 gehiago irabazi du aurtengo lehen seihilekoan, 180 milioi. BBVAren (+1,24) akziodun bihurtzeko ahaleginean, 148 milioi lortu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.