BURTSA. Zer dira 200.000 milioi?

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Jaurlaritzaren aurrekontua 29 bider. Baina akzio azokak ezaxola agertu ziren Bruselak plazaratutako ekonomia plana ikusirik. Etxebizitzen eraikuntza eta salmentak, kontsumitzaileen gastua eta ondasun iraunkorren erosketak behera egin ahala, ez dute esperantzarako tarte handirik ikusten txerritxo ehiztariek. Azken 50 urteotako maila azkarrenean ari dira AEBetan dibidenduak murrizten; dena esanda dago. Txinak interes tasak jaitsi ditu, eta EBZ laster da bide berean. Baina dirua merkatzeak ez du bermatzen bere erabilera eta eskaera handitzea. Wall Streeteko epelak gure indizeen galerak txikiagotu zituen arren, ez dago datozen bi urteotan mozkin hazkorrak aurreikusi ditzakeen enpresarik. Eta horrela, alferrik dira 200 mila milioi izan edo bikoitza. Dituzten partaidetza industrialek baldintzaturik, Accionak %5 pasa galdu zuen, eta Sacyrrek %5 pasa irabazi. Santanderrek %2 irabazi zuen, BBVAk %2,85 galdu. 2.260 milioiren salerosketa ere, baxutik.



Porsche autogileak 6.800 milioi irabazi ditu aurten Volkswagen lehiakidearen akzioekin egindako salerosketetan; autoak saltzetik irabazi duena halako zortzi. Porschek hedge fund (funts espekulatzaile) gisa jokatu duela salatu du hainbatek. Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) nahierara erabili du, eta finantza tresna eratorrien bidez, %35etik %74ra handitu zuen bere partaidetza, ezustean. Ondorioz, eurenak ez zituzten akzioak salduak zituzten hainbat hedge fund harrapatu ditu, eta dirutzak ordaindu behar izan dituzte gero, akziook berrerosteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.