BURTSA. Zorion perfektua, moztu!

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Ezin baita kontzientziarik gabe, txerritxo edo bestelako animaliak lez, zorion perfektuan bizi. Ehiztariak ere ohartu dira, badela atzeraldiaren arriskua eta finantza krisi soilaz haratago, badela beste krisi egoera hori ere. Zuzendariak filmaketa mozten duen bezain sendo eta gordin, %5 galdu zuen atzo Ibex-35 indizeak. 3.465 milioiren salerosketa izan zen eta aktore kaskarrak ugari izan ziren; %9na pasa galdu zuten Gamesak eta Abengoak, %5na pasa galdu zuten bi banku handienek eta Iberiak, edota %7na pasa galdu zuten Renovablesek eta OHLk, berbarako. AEBetako txikizkarien salmenta txarrek eragin zuten perfektua zirudien zorionaren mozketa eta Bernanke berak aitortu du errekuperaketa geldoa izango dela. Brent upela 70 dolarrera edo urtebeterako Euriborra %5,31ra jaistea berri onak dira, baina, atzoko ekinaldian, bigarren mailako aktore gisa agertu ziren. Laister hasiko den hirugarren hiruhileko mozkinen plazaratzeak ekarriko du oscar eta maskorren banaketa.



Zapaterok bategiteak aurrikusi ditu banku eta kutxen artean. UBSk porrot berriak eta JPMorganek, iaz baino %84 gutxiago irabazita ere (527 milioi dolar hirugarren hiruhilekoan) aurrikuspenak gainditu ditu. Bakoitza bere zoroak dantzatzen du.



Manuel Jove enpresari galiziarrak Coruñan 300-400 euroan alokatuko ditu 310 etxebizitza. 40 metro karratuko etxebizitzok, etxejabe ez diren gazte eta edadetuei eskainiko dizkie. Alokatu edo erosi aukeratzerako garaian, zalantza izpia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.