BURTSA. Zuhaitz eroriari orok egur

joxerra senar
2009ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Sainz gidariaren ibilbide beltza atzo are gehiago belztu zen modu berean, burtsaren ibilbide beltza (edo gorria) are gehiago gorritu zen atzo: zuhaitz eroriari orok egur. Rally piloto espainiarrak bezala, maldan behera jarri dira nazioarteko banku handi eta arranditsuen emaitzak. Adi. Udazkeneko finantza gorabeherak eta gero, negu gorria datorrela dirudi. Finantza anabasa ez da amaitu. Wall Streeten Bank of America %13,7 erori zen. Ateratzear den Bushen administrazioarekin beste hainbat milaka milioi dolarreko erreskateahitzartzen ari ote den zurrumurruak daude. Gaineratu horri Citigroup erraldoia beste %9,1 erori dela, eta nazionalizazioaez dela baztertzen munduko ustez herrialde kapitalistenean. Europan ere ez zen giro finantza erakundeen artean. Hartara, EBZren %0,5eko jaitsierari jaramon egin ez eta jaitsierak gailendu ziren. Ibex 35 %0,94 jaitsi zen. Azken finean, zer eraginkortasun izan dezakete tasek, finantza krisia oraindik ez bada amaitu?



Deutsche Bank. Alemaniako banku erraldoiak(-5,18) 50 urteko epean lehen aldiz galerak izan ditu. Eta eznolanahikoak. 2007ko 6.500 milioi euroren irabaziak, urtebeteren buruan, 3.900 milioi euroko galera bihurtu dira. Bai, bankuek ere negar egiten dute.



Apple. Inor ez omen da funtsezkoa. Apika, Applen (-2,75)ezik.Steve Jobs buruak iragarri du ekainera arte gaixo agiria hartuko duela, osasun arazoak direla eta. Orain Applek aktiboak osasuntsu dituela konbentzitu beharko ditu bere akziodun urduriei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.