INTERNET

Burtsaratzea Internet bidezko enkantearekin egitea aztertzen ari da Google

Erredakzioa
2003ko urriaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Internet alorreko bilatzaile nagusietakoa den Google konpainia burtsara ateratzeko modu berezi bat aztertzen ari omen da, Financial Times egunkariaren arabera. Adituenustez, 15.000 milioi dolar inguruko balioa duen konpainia bere akzioen Saltzeko Eskaintza Publikoa Internet bidez enkantean egitea aztertzen ari da. Bi dira hori egiteko arrazoiak; batetik burtsara ateratzeko kostuak merketzea, inbertsio bankuen komisioak saihestuz, eta bestetik, finantza eskandalu posibleak ekiditea. Inbertsio bankuetatik, ordea, enkanteak akzioen prezioan gainbalioa ekar lezake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.