Caballito

Caballitoko langileek ez dute UGTren eta enpresako zuzendaritzaren aurre akordioa onartu

Caballitoko langile asanbladak ez du onartu UGT sindikatuak eta enpresako zuzendaritzak iragan ostiralean lortu zuten aurreakordioa. Gainera, langileek zuzendaritzari bilera eskatuko diote, zortzi hilabeteko greba ekarri duen lan gatazkarekin amaitzeko. ELAko Joseba Lezak esan duenez, UGTren eta enpresa zuzendaritzaren arteko akordioan ez dira jasotzen eskatzen ibili diren hainbat puntu, eta horrexegaitik ez dute onartu.

2004ko uztailaren 6a
20:05
Entzun
Hala ere, gaur batzarrean erabaki dutenez, UGTren akordioa "agian abiapuntu hartuta" bilera egiteko eskatuko diote bihar bertan zuzendaritzari.

Eusko Jaurlaritzari ere bitartekari lanak berriz ere egin ditzan eskatuko diote, "ez dutelako beraien lana egin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.