CAF Beasaingo tren konpainiak Helsinkiko metrorako hogei unitate egiteko 140 milioi euroko kontratu bat lortu du. Siemens Alemaniako enpresa eta biak aurkeztu ziren lehiaketara, eta hura hautatu dute, HKL enpresa publikoak gaur jakinarazi duenez.
Prezioa, mantenu kostuak, lana bukatzeko fidagarritasuna eta berrikuntza teknikoa baloratu dituzte CAFen proiektuan.
Metroko unitate bakoitzak lau bagoi izango ditu, eta, denera, 90 metroko luzera. 2016 bukaerarako martxan leudeke Helsinkiko metroko unitate guztiak.
HKLk esan du urte hau bukatu baino lehen sinatu nahi duela kontratua CAFekin.
Atzerrian lan asko ari da egiten Beasaingo enpresa.