Trengintza

CAFek 190 milioi euroko beste kontratu bat egin du Renferekin

Iaz jasotako enkargua handitu du Renfek: beste lau tren eskatu ditu. Azken hiru urteetan 1.000 milioi euroko kontratuak sinatu ditu Espainiako tren zerbitzuen enpresarekin.

Renfek CAFi eskatu dizkion trenetako bat. BERRIA
Imanol Magro Eizmendi.
2023ko ekainaren 27a
13:37
Entzun

Renfe Espainiako trenbide konpainia publikoak 32 trenera handitu du iazko urrian CAFi eginiko enkargu handia. Distantzia ertainak egiteko trenak dira, hiru edo lau bagoikoak, eta enkargu berriak 190 milioi euroren kostua izango du. Azken hiru urteetan 1.000 milioi euroren akordioak sinatu dituzte bi aldeen artean.

Iazko urrian esleituriko kontratu baten handitzea da enkargu berria. Orduan 28 tren adostu zituzten, 42ra arte handitzeko aukerarekin, eta, oraingoz, Renfek beste lau eskatu dizkio CAFi. 190 milioi euroak handitze horren kostua dira. Trenen eraikuntzarekin batera, piezen hornidura eta mantentze zerbitzua ere lotu dituzte 15 urterako.

Enkargu honetako trenek orduko 200 kilometroko abiadura hartzeko gaitasuna dute, eta katenariarik edo tentsiorik gabeko guneetan ere ibiltzeko gai dira. Bateriei esker, modu autonomoan ibilbide laburrak egiteko gai dira. Euskal Herrian, esaterako, Bilbo eta Karrantzako (Bizkaia) zerbitzuko tarte batzuetan ezinbestekoak dira modu autonomoan ibiltzeko gaitasuna duten trenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.