CAF Beasaingo enpresa taldeak (Gipuzkoa) 52,5 milioi euro irabazi ditu 2009ko lehen sei hilabetean. Iazko epe berarekin alderatuz, %19,1 handitu ditu etekinak. Trenak egiten ditu CAFek.
Haren arabera, emaitzak ikusita, "taldearen ekintzekin bere horretan jarraitzea lortu da". Izan ere, egoera ekonomikoa txarra bada ere, enpresak eskaera zerrenda handitu egin du.
Eskaera horien artean daude Euskotrenentzat 27 bagoi elektriko, Irlandako trenbide sarerako hogei bagoi diesel, eta 29 tranbia (102 izan daitezke) Houstonerako (Ameriketako Estatu Batuak). Horrez gain, Renfe Espainiako tren enpresarentzat elbarrientzat 75 bagoi egokituko ditu.
Aurtengo lehen sei hilabetean konpainiak 30,6 milioi euro inbertitu ditu egitasmo batzuetan eta 576 langileri kontratu finkoa egin die. Guztira 5.664 behargin daude Beasaingo enpresa taldean.
Ekonomia
CAFek %19,1 handitu ditu etekinak urte honetan
Lehen sei hilabeteetan 52,5 milioi euroko irabaziak lortu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu