Enpresak

CAFek 236 autobus egiteko kontratua lortu du

Danimarka, Estonia eta Valladoliderako (Espainia) izango dira; guztiak gas natural bidezkoak eta elektrikoak.

Tallinerako egingo duen gas naturaleko ibilgailuetako bat. CAF
jokin sagarzazu
2021eko abuztuaren 10a
13:16
Entzun

CAFek 70 milioi eurotik gorako hiru kontratu lortu ditu Solaris filialaren bidez, Danimarkarako Estoniarako eta Valladoliderako (Espainia). Guztira, 236 autobus egingo ditu.

Horietatik 29 Aarhus hirirako izango dira. Urbino modelokoak denak, %100 elektrikoak. 2022ko erdialdean entregatzea aurreikusten du. Aarhus Danimarkako hiririk handienetan bigarrena da, eta aurreneko aldia da Solarisen autobusak erosten dituena.

Estoniako hiriburuan, Tallinen, berriz, CAFek kontratu bat sinatu du gas natural bidezko 100 autobus hornitzeko; beste 50 ibilgailu egiteko aukera aipatzen du hitzarmenak. Eta lanak 2022an entregatzea. 2002. urtetik 250 autobus baino gehiago egin ditu Beasaingo enpresak Tallinnerako. Horrez gain, hirigunean zerbitzua ematen duten 20 tranbia bereak dira.

Valladoliderako (Espainia), berriz, gas natural bidezko 57 autobus egingo ditu Auvasa operadorearentzat.

Kontratu horien bidez, CAFek jarraipena eman dio urteko lehen seihilekoan erakutsitako joera onari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.