CAFek %56 handitu ditu irabaziak urtarriletik irailera bitartean

Kontratazioa gutxitu egin da, baina irabaziek gora egin dute, errentagarritasunak egin moduan.

CAFen lantegiaren artxiboko irudia. JON URBE / FOKU
inaut matauko rada
2023ko azaroaren 15a
18:36
Entzun

CAFek irabaziak handitzen jarraitzen du. Aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan 53 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu, iazko epe berean baino %56 gehiago. Negozioaren bolumenak ere gora egin du, baina ez mozkinek egin bezain beste. 2.191 milioi euroren salmentak izan zituzten iaz, eta aurten 2.735 milioi izan dira, %25 gehiago.

Kontratazioan, baina, beherakada nabarmena izan du Beasaingo (Gipuzkoa) enpresak aurten. Izan ere, iazko lehen hiru hiruhilekoetan 3.837 milioi euroren kontratuak lortu zituzten, eta aurtengo epe berean, berriz, 2.707 milioi eurorenak. Hala ere, CAFek adierazi du aurtengo bederatzi hilabeteen zifra horretan ez direla sartzen itxi gabe dauden baina jada iragarri dituzten kontratuak; 800 milioi euro inguruko kontratuak dira horiek.

Errentagarritasunean ere gorakada izan du 2022arekin alderatuta. Salmenten eta irabazien arteko harremana irudikatzen du errentagarritasunak, interesak eta zergak kontuan hartu gabe. %4,4tik %4,7ra handitu da. Hala ere, ez da 2021eko errentagarritasun mailara itzuli, %5,4koa baitzen orduan. Puntu bateko galera izan zuen 2021 eta 2022 artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.