CAFen Vectia adarraren autobus hibrido bat Donostian probatuko dute

DONOSTIA. Autobus elektrikoen euskal enpresek Donostia hautatu dute beren modelo berriak probatzeko. Irizarren ie tram modeloa Gipuzkoako hiriburuan ibili zen merkaturatu aurretik, eta berdin egingo du Vectiak, Veris 12 Partial Electric modeloarekin. Autobus hibridoa da, eta Altza, Bidebieta eta Egia-Intxaurrondo lerroetan probatuko dute. CAFen adarra da Vectia, eta Castejonen du lantegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu