Caja Madridek ez ditu pagatuko aparteko sariak
MADRIL. Luzera begirako pizgarrien kobratze eskubidea «amaitzea, ez berritzea eta ez onartzea» erabaki zuen atzo Caja Madrideko administrazio kontseiluak. 2007tik 2010era presidente karguan egon zena, Miguel Blesa, eta beste bederatzi zuzendari nagusi, beraz,pizgarrietan 25 milioi euro kobratu gabe geratuko dira. FROB funtsetik diru publikoa jaso du finantza erakundeak, eta horrek eragin du, neurri handi batean, erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu