CCOOk eta UGTk batera ospatuko dute Maiatzaren Lehena

Lanaldia murrizteko eta soldatak hobetzeko eskatuko dute. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatuko dira.

Loli Garcia Euskadiko CCOOko idazkari nagusia eta Raul Arza UGTkoa, ostegun honetan Bilbon eginiko agerraldian. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Loli Garcia Euskadiko CCOOko idazkari nagusia eta Raul Arza UGTkoa, ostegun honetan Bilbon eginiko agerraldian. MARISOL RAMIREZ / FOKU
jokin sagarzazu
2024ko apirilaren 25a
16:01
Entzun

CCOOk eta UGTk Maiatzaren Lehenean elkarrekin egingo dituzten manifestazioetan parte hartzera deitu dute. Asteazken eguerdian mobilizatuko dira, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Enpleguaren alde. Menos jornada y más salarios lelopean. Lanaldia murriztea eta soldata hobeak galdegingo dituzte. Uste dute hori eskatzeko garai egokia dela, «enpresak irabazi izugarriak izaten ari baitira».

Pedro Sanchez buru duen Espainiako Gobernuak azken urteetan «lortutakoak» nabarmendu dituzte bi sindikatuek: besteak beste, kontratuen behin-behinekotasuna murriztea eta lanbide arteko gutxieneko soldata igotzea. Hala ere, ohartarazi dute oraindik «gauza asko» egiteko daudela. Eta horien artean honako hauek aipatu dituzte: kaleratzeagatiko kalte ordainak handitzea eta lanaldi partzialeko kontratazioak gutxitzea. Baina, bereziki, beste bat nabarmendu dute: lanaldien murrizketa. Enpresen mozkinetan ere esku hartze handiagoa galdegin dute, eta adierazi dute zerga erreforma bat premiazkoa dela horretarako.

Pasa den igandeko bozen ostean sortuko den Eusko Jaurlaritzari ere egin dizkiote eskaerak. Besteak beste, zaintzaileen lan baldintzak hobetzeko itun bat proposatu diote, eta patronalei eska diezaiela soldatak hobetzeko, langileak erakartzeko eta atxikitzeko estrategia gisa. Etxebizitza publiko eta alokairu sozialeko etxebizitza gehiago ere eskatu dizkiote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.