CCOOk eta UGTk protestak hasiko dituzte lan erreformaren aurka

Greba orokorra antolatzea ere ez dute baztertzen, baina indarrak neurtu nahi dituzte aurretik

Erredakzioa
2012ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Hilaren 19rako antolatu dute lan erreforma berriaren aurkako lehen manifestazioa CCOOk eta UGTk. Ordutik aurrera mobilizazio kanpaina «hazkorra eta iraunkorra» egin nahi dute, Espainiako Gobernua atzera egitera bultzatzeko. Greba orokorra antolatzea ere ez du baztertu, baina aurrez gizartearen babesa zenbatekoa den ikusi nahi dutela esan dute Ignacio Fernandez Toxok eta Candido Mendezek, CCOOko eta UGTko idazkari nagusiek.

Mariano Raxoiren gobernuak herenegun onartu zuen premiazko lan erreformaren dekretua, eta gaurtik indarrean da. Besteak beste, kaleratzeak merkatu ditu, eta enpresek ez dute gobernuen baimenik beharko erregulazio espedienteak aurkezteko. Neurri horiek zuzen-zuzenean eragingo dute Hego Euskal Herrian ere.

Bi idazkari nagusien esanetan,erreforma Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Banku Zentralak eta Alemaniako eta Frantziako gobernuak inposatu dute, eta CEOE patronalaren idazlumak idatzi du. «Badirudi Espainia ere erreskatatutako herrialde bat dela, baina ez da hala». Gaineratu dute izugarria dela hiru hilabetean jarraian gutxiago irabazi edo saltzen duten enpresei jendea kaleratzeko baimena ematea hogei eguneko kalte-ordainarekin bakarrik. «Lanerako eskubidea deuseztatu egin nahi du gobernuak», adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.