CCOOk ez du sinatuko Gipuzkoako metaleko lan hitzarmena

Historian egin den akordiorik txarrena dela adierazi du, «soldaten berrikuspen hutsa» adostu dutelako

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
CCOO ez dago ados Gipuzkoako metalerako ELAk, LABek eta Adegik lortutako akordioarekin. Ez du sinatuko, «erabat murritza» delako. Metalekoa, hitzarmen kolektiborik garrantzitsuena eta onena dela nabarmendu du. «Haren historian sinatu den okerrena daazken hau», esan du.

Jokin Cruz sindikatuko metaleko arduradunak eman ditu erabakiari buruzko azalpenak. «Itunak ez du biltzen hobekuntza sozialik, ez du langileek galdutako erosahalmenik errekuperatzen eta erregulazioengatik izandakogalerak ere ez ditu lehengoratzen», adierazi du. Haren iritziz, soldatak berrikusi besterik ez dute egin, eta ELAk eta LABek uko egin diote lanaldia murrizteari eta metaleko langileen erosahalmena berreskuratzeari. Ituneko eduki «irrigarriekin» patronala «liluratuta» dagoela gaineratu du.

Bi urteko iraupenarekin ere ez dago ados, nahiz eta CCOOk berak ere hala eskatu negoziazio mahaian. «ELAk eta LABek arduragabekeriaz jokatu dute, eta modu friboloan erabili dute grebarako eskubidea patronalari presioa egiteko», azaldu du Cruzek. CCOOk ere hainbat greba egin zituen metaleko hitzarmena eskatzeko.

Enpresetan hobetzea xede

Langileen %16,5eko ordezkaritza du CCOOk negoziazio mahaian. Hitzarmen kolektiboarekin ados ez dagoenez, enpresetako itun propioetan lanean jarraituko duela adierazi du.«Adostutakoa hobetzen saiatuko gara, hondamendia leundu ahal izateko eta hurrengo hitzarmena Gipuzkoako metaleko langileek merezi dutena izan dadin».

Aurreko astean itxi zuten akordioa bi sindikatuek eta patronalak. KPI adinako soldata igoera da punturik garrantzitsuenetako bat, baita gaixoaldian galdutako opor egunak berreskuratzeko eskubidea ere. Pozik agertu ziren ELA eta LAB lortutako akordioarekin, eta neurri atzerakoirik ez dutela onartu azaldu zuten.CCOOk ez bezala, UGTk sinatuegingo du lan hitzarmena, «langileekiko arduraz jokatzeagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.