CCOOk Fiskaltzan salatuta zeuzkan Bilboko IMQko lanak

Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egingo du gaur 12:00etan, Zorrozaurreko biribilgunean

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
CCOOk Bizkaiko eraikuntza enpresarik txarrenaren saria eman zion urte hasieran San Jose taldeari, Bilboko Institutu Mediko Kirurgikoko (IMQ) lanengatik. Fiskaltzan ere salatu zuen, obretako «baldintza penagarriengatik». Lanorduak gehiegizkoak zirela eta lan hitzarmena urratzen zutela esan zuen, besteak beste. Herenegun langile bat hil zen lan horietan, eta ezbeharra nola eta zergatik gertatu zen ikertzeko eskatu dio sindikatuak fiskaltzari.

Lekukoek kontatutakoaren arabera, garabi batetik zintzilik zegoen zama —lauzaz betetako palet bat— gainera erori zitzaion, hamabost metroko altueratik. 16:20 inguruan gertatu zen ezbeharra, Zorrozaurre auzoan. Hildakoak, R.J.G.F. gizonezkoak, 45 urte zituen, eta autonomoa zen. Momentuan bertan hil zen.Egoera ekonomikoak «bereziki eraikuntza sektorea kolpekatzen» duelaadierazi du CCOOk. Hori dela eta, segurtasun neurrien gaineko kontrola «bikoiztu» egin behar litzatekeela dio.

ELAk, LABek, EHNEk, Hiruk eta EILASek ere gaitzetsi dute gertatutakoa. Istripua politikariek «enblematikotzat» hartzen duten eraikin batean gertatu delaazaldu dute. «Ez dute ikusi nahi obra hauetan prekarietatea itzelezkoa dela, prebentzioaren kudeaketa paper lan hutsa delaeta langile etorkin eta autonomoei ez zaiela segurtasuna bermatzen». Istripua salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur, Prekarietatea hiltzailea, istripu gehiagorik ez lelopean. 12:00etan izango da, Zorrozaurreko biribilgunean.

Gehiengo euskal sindikalak antolatuko elkarretaratzean Bilduko ordezkariak ere izango dira. AlderdiakBilboko udaleko bozeramaile batzordearen premiazko bilera eskatu du, «lan istripuek aurkako adierazpen instituzional bat adosteko».

Sindikatuek emandako datuen arabera, aurten 36 lagun hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela. Aste honetan bertan, Bilbon ez ezik, Mugerren ere hil da beste langile bat, 26 urtekoa, hura ere palet multzo batek azpian harrapatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.