Ekonomia

CCOOk salatu du "amiantoaren ondorioz" Irungo enpresa bateko langile bat hil dela

Wagon Lits enpresan egiten zuen lan; iturgina zen, eta amianto "asko" zegoen leku batean aritzen zen.

Berria.info
2013ko abuztuaren 6a
17:22
Entzun 00:00:0000:00:00

CCOO sindikatuak salatu du Compaigne Internationale des Wagon Lits Irungo enpresako langile bat hil dela bart gauean, "amiantoaren ondorioz". Sindikatuaren arabera, arrazoi horregatik EAEn aurten hil den zazpigarren langilea da.

Hildakoak 54 urte zituen, eta iturgina zen. CCOOren esanetan, "sarritan" egokitzen zitzaion amianto asko zegoen leku batean lan egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.