Celsa Atlanticeko langile gehienek eutsi egin diote grebari

81 langile bueltatu dira lanera Gasteizko eta Urbinako lantegietan, oporrak amaitu eta gero

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Celsa Atlanticeko langileek —Laminaciones Arregui zena—atzo bueltatu behar zuten lanera, berez atzo amaitu baitzitzaizkien oporrak. Hala ere, langile gehienek greban jarraitzea erabaki zuten, eta ez ziren lanera joan. Guztira, 81 langile bueltatu ziren lanera: 60 Gasteizko lantegian eta hogeita bat Urbinakoan, ELAk emandako datuen arabera. Sindikatuak gehitu zuen langile batzuk lanera bueltatu arren enpresa geldirik egon zela atzo.

Langileak greba egiten ari dira maiatzetik. Celsa Atlanticek itxi egin nahi ditu Arabako bi lantegiak eta kaleratu egin nahi ditu langile guztiak, enplegua erregulatzeko dosier baten bitartez. 352 langileetatik 126 kaleratu ditu.

Dimisioak, enpresa batzordean

Iragan astean, ELAk eta LABek salatu zuten enpresak bi sindikatu horietako lau ordezkari kaleratu zituela. Enpresak erantzun zuen ordezkari bat kaleratu zuela eta hiruri diziplina espedientea abiarazi diela. Atzo dimisioa eman zuten enpresa batzordeko lau ordezkari independentek. UGTko ordezkariak ziren, baina UGT-tik atera ziren uztailean, sindikatuak greba babesteari utzibaitzion. Dimisioa eman dutenetako bat da enpresa batzordeko presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.