Celsak enpresa batzordeko lau kide kaleratu dituela salatu dute langileek

Zuzendaritzak kaleratze bakarra baieztatu du, greba egiten ez duten langileei «heriotza mehatxuak» egiteagatik

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Celsa Atlantic enpresako —Laminaciones Arregui zena— zuzendaritzak egiten dien «jazarpena» salatu dute enpresa batzordeko lau kidek, zuzendaritzak enpresatik kaleratu dituztela argudiatuz. Lau langileak ELAko eta LABeko ordezkariak dira. Salaketa hori atzo goizean egin zuten; arratsaldean, ostera, zuzendaritzak kaleratze bakarra baieztatu zuen, greba egiten ez duten langileei «heriotza mehatxuak» egiteagatik. ELAko eta LABeko ordezkariek diote salaketa «faltsua» dela.

Gasteizko eta Urbinako (Araba) lantegietako langileak maiatzetik daude greban, enpresak erregulazio dosier baten bidez 352 langileak kaleratu nahi dituelako. Langileak, baina, bitan banatuta daude: gehienek greba egiten dute, eta beste batzuek lana.

Celsak dio ezin duela onartu greba egiten ez dutenek «ahoz eta idatziz mehatxuak» jasotzea. Polizian salaketa jarri dute ustez mehatxuak jaso zituzten langileek. Celsak zehaztu du enpresa batzordeko kide bat kaleratu eta gainerako hirurei diziplina espedientea abiarazi diela.

Zuzendaritzaren «jazarpena»

Enpresa batzordeko lau kideek diote zuzendaritzak lanuztea utzi, eta haien lanpostuetara itzultzeko «jazarri» dituela, hori lortzeko egindako saiakerek «huts egin» baitute. Azaldu dute zuzendaritzak egindako akusazioak «faltsuak eta manipulatutakoak» direla, duela hilabete batzuk izandako gertaeren inguruan ari delako, eta horiek lan esparruarekin «zerikusirik» ez zutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.