Lan gatazkak

Cirmauto itxi egingo dute, eta 30 langile kaleratuko dituzte

Cordovillan dituen auto denda eta konponketa lantegia itxiko ditu. Langileentzako greba deialdia egin dute.

Cirmautok Cordovilan duen pabiloia. BERRIA
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko azaroaren 3a
13:06
Entzun 00:00:0000:00:00

Cirmautok Cordovillan (Nafarroa) duen auto denda eta konponketa lantegia ixteko asmoa duela jakinarazi du ELAk. Sindikatuaren arabera, enpresako zuzendaritzak negozioa desegiteko lan erregulazio espediente bat aurkeztu du, eta, ondorioz, 30 langileak kaleratuko ditu. ELAk greba mugagabea deitu du ostegunetik aurrera.

Sindikatuaren iturrien arabera, enpresak 8 milioi euroren diru sarrerak izan ditu azken urteetan, eta ez du ixteko arrazoirik. Are gehiago, salatu duenez, negoziazio epean «agerian» gelditu da enpresak ez zuela akordio bat lortzeko asmorik: «Ez du aztertu ere egin neurri ez hain traumatikoak hartzeko aukera, eta ez ditu arrazoiak justifikatu nahi izan».

ELAk deia egin dio Nafarroako Gobernuari, eta eskatu dio ez dadila aldendu, auzi honek lanpostuen galera ekarriko baitu, eta enpresak ez du halakorik egiteko arrazoi objektiborik, ezta negoziatzeko borondaterik ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.