Comarth Engineering auto elektrikoen ekoizlean sartu da Fagor
Comarth Engineering Espainiako laneko ibilgailu elektrikoen fabrikatzaile liderraren akziodun nagusienetako bat bihurtu da Fagor Ederlan. Demeter funtsa eta Antonio Martinez enpresaren fundatzailea dira beste akziodun nagusiak. Elektromugikortasunaren negozioan Fagor Ederlanek negozio berriak sortzeko egindako estrategiaren eta apusturen emaitza da akordioa. Comarth Engineeringek Murtzian (Espainia) du produkzio planta, eta posta banatzeko, hirietan banaketak egiteko eta lan publikoetarako ibilgailuetan espezializatuta dago Espainian, Frantzian eta Norvegian, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu