ekonomia

Confebask-ek lan erreforma 'sakona' eskatu dio Espainiako gobernu berriari

'Egungo sistemaren eraginkortasun eza eta zurruntasuna' gaindituko dituen erreforma nahi du Miguel Angel Lujua presidenteak

2011ko azaroaren 25a
14:19
Entzun

Miguel Angel Lujua Confebask EAEko enpresaburuen elkarteko presidenteak lehentasunezko lan erreforma "sakon eta tinkoa" egiteko eskatu dio Espainiako gobernu berriari; "egungo sistemaren eraginkortasun eza eta zurruntasuna" gaindituko dituena.

Lujuaren esanetan, "langileen babesa ezin da baldintzen aldaezintasunean sostengatu, erakundeen eraginkortasunean eta euren lehikortasun egoeran eraginik izan gabe; ez eta enpleguan eragin gabe". Lujuaren ustetan horrek ez du esan nahi kaleratze "errezago eta merkeagoak" ahalbidetzea, baizik eta "merkatuaren egoeretara egokitzea". 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.