Construcciones Zubillaga zigortu du ikuskaritzak
IRUÑEA. Urriaren 16an Costrucciones Zubillagak kaleratu zituen 23 langileek zentimorik ikusi gabe jarraitzen dute zor zaizkien soldatetatik—sei hilabetetik gora—. Atzo, hala ere, poz txiki bat izan zuten, langile batzorde ohiak azalduduenez. Langileei arrazoia emanez, Nafarroako Lan Ikuskaritzak zigor prozedura abiatu du enpresaren kontra, arau hauste larria egin duelako soldatak ez ordaintzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu