Cristian Lay taldeak Gallardo Balboa osoa erosteko eskaintza egin du

BADAJOZ. Larri dabil Gallardo Balboa taldea. Haren jabeak, KKR funtsak, altzairugintza taldea konkurtsoaren aurrekora eraman du, denbora irabazi nahian, ea bitartean lortzen duen aterabiderik; talde osoa edo zati bat erosiko dionik. Atzo, Cristian Lay taldeak eskaini zuen Gallardo Balboa osoa erostea, zorrean murrizketarik eskatu gabe, eta egoitza eta filialen jarduera mantenduko dituela ziurtatuz. Gallardo Balboak lantegi bakarra du egun Euskal Herrian, Azpeitiko Lasao auzoko Corrugados, garai batean baino askoz ere langile gutxiagorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu