T Cross modelo berria Landabenen esklusiboki ekoitziko dute

Europako merkaturako ekoitziko dituzte, eta datorren urteko lehen hiruhilekoan hasiko dira lehen ibilgailuak saltzen.

(ID_17023024018135) VW - T CROSS
Michael Hobusch VW Nafarroako presidentea eta Ainara Martinez de Irujo T Cross-a eraberritzeko proiektuaren arduraduna
joxerra senar
2023ko abenduaren 11
14:55
Entzun

Volkswagen Nafarroak bere gain hartuko du T Cross modeloaren ekoizpena Europan. 4x4 auto arinaren alorrean, gehien saltzen diren modeloetako bat da. 2018ko abenduaren 21ean hasi ziren ekoizten Iruñerriko fabrikan, baina orain sakon eraberritu dute ibilgailua.

VWek ohar batean nabarmendu duenez, barrualdearen diseinua aldatu dute, berritasun teknikoak jarri, eta materialen kalitatea hobetu dute. Lehen hiruhilekoan helduko dira lehen ibilgailuak kontzesionarioetara. «Gure bezeroak erne entzun ditugu, eta T Cross-aren puntu sendoetan oinarritu gara aldaketak egiteko».

Michael Hobusch VW Nafarroako presidentearen arabera, «lan bikaina» egin du fabrikak, eta, eraberritzearekin, 4x4 arinen arloan goragoko merkatu segmentura heltzea lortu nahi dute. Alfredo Morales langileen batzordeko presidentearen ustez, pauso bat gehiago eman dute lantokia hobetzeko eta enpleguari eusteko.

Lehen T-Cross modeloak egin zirenetik 693.611 ibilgailu atera dira Landabengo produkzio lineatik. Modelo eraberrituaren lehen autoa, berriz, orain egin dute, eta Eslovakian salduko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.