Cruyff berri bila

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Kataluniako hautatzaile Johan Cruyff izateak bertako futbol selekzioaren sona handituko duen hein berean, ISM manufaktura indizeen gorakadak akzio azoka biziberritu zuen atzo. Ford autogile estatubatuarrak %12 pasa irabazi zuen, bestalde, aspaldiko partez lehen jarduneko mozkina eskuratzearekin bat. Indizeei indarra eman zieten bi berriok, arratsaldeko lauretan ia 100 puntuko jauzia eraginez. Kontrara eta handik gutxira, Erreserba Federaleko kide batek finantza sektorearen sasoi ahula salatu zuen, indizeen bizipoza mugatuz. Amaieran %0,45eko irabazi edo gola sartu zuen Ibex-35 indizeak. Salerosketa, ordea, 1.708 milioi eurokoa baino ez zen izan; Cruyffez gain, selekzioen indarra jendearen babesak ere mugatzen duen erakusgarri. Iberia (-%2,13) izan zen gehien galdu zuen akzioetako bat eta inork ez zuen %2tik gorako irabazirik izan; Telecincok eta Bankinterrek %1,9koak gainditu zituzten arren. Haien atzetik ibili ziren Tecnicas Reunidas eta Repsol-YPF, %1,5eko irabaziak gaindituz.



Royal Bank of Scotland. Erresuma Batuko Royal Bank of Scotland bankuak, milaka milioiren diru laguntza publikoak jasotzeaz gain, bere burua hiru zatitan banatzea aurrikusten du datozen urteotan, 2015 bitartean. Horretaz gain, 3.500 lanpostu ezabatzea aurreikusten du aurkeztu berri den planak, egun 25.000 lanpostu dituen kontsumo maileguen alorrean. Bankuaren %70 esku publikoetan dago gaur egun eta, sindikatuak egitasmoaren aurka agertu diren arren, berregituraketa premia bistakoa da: 2008an soilik, ia 19 mila milioi libera galdu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.