Hazkunde sendoaren eredu ziren lehen, eta Europako gaixoak dira orain Danimarka, Irlanda eta Espainia. Danimarka bilakatu da, teknikoki, atzeraldian dagoen EBko lehen herrialdea: azken bi hiruhilkoetan BPG %0,2 eta %0,6 murriztu da, hurrenez hurren.
Bide horretan doa Irlanda ere. Aurtengo lehen hiruhilekoan, lehen aldiz 1980ko hamarkadaz geroztik, murriztu egin zen Tigre Zeltiarraren ekonomia. Dublingo gobernuak %3ko hazkunde aurreikuspena %0,5era gutxitu berri du. Estu dabil Espainia ere. Urtarriletik martxora %0,3 hazi zen, baina Madrilgo gobernuak onartu du apiriletik ekainera ez dela maila horretara iritsi.
Danimarka eta Irlanda atzeraldian sartu dira eta Espainia ere larri dabil
Danimarkako BPG jaitsi egin da azken bi hiruhilekoetan, eta urteko lehen hiruhilekoan, Irlandakoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu