Datorren urteko aurrekontuak prestatzeko oinarria badu Nafarroako Gobernuak. Ogasunak aurreikusten du datorren urtean diru sarrera ez-finantzarioak 3.424,6 milioi eurorenak izango direla. Horrekin batera, 2016ko defizitaren muga barne produktu gordinaren %0,3koa denez, Nafarroak gehienez zor titulu bidez 56,8 milioi euro eskuratu ahal ditu.
Hartara, gastu-muga 3.478 milioi eurokoa izango da, aurtengoa baino 109 milioi euro (%3,23 gehiago).
Nafarroako Gobernuak kalkulatzen du 2016an ekonomia %2,9 handituko dela, eta aurten %2,8. Berriki urte honetarako aurreikuspena lau hamarren hobetu du. Enpleguari dagokionez, aurten %2,2 eta datorren urtean beste %2,2 hobetzea espero du. Guztira, 6.000 lanpostu gehiago sor daitezke, aurreikuspena egiaztatuz gero.
Oinarri horiekin datozen asteetan datorren urteko aurrekontu proiektua prestatuko du exekutiboak.