Datorren urteko hazkundearen aurreikuspena %2ra gutxitu du Bruselak

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko urriaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurreikuspen ekonomikoak egiterakoan, petrolioaren prezioa oso kontuan hartu behar izaten dute agintari politikoek. Europako Batzordea beldur da petrolio garestiak ekonomia geldiaraziko ote duen. Bere aurreikuspen ekonomikoek hori diote. Euroguneko ekonomia 2005ean %2 haziko dela aurreikusi du eta Europako Batasunekoa %2,3.

Aurten ere hazkuntza ekonomikoa neurri berekoa izango da. Era berean, Bruselak iragarri du langabeziak aurten eta 2005ean %8,9ko tasari eutsiko diola eta kontsumo prezioak %2,1etik %1,9ra jaitsiko direla. Finantza publikoak hobetuko diren itxaropena du Europako Batzordeak, aurtengo Barne Produktu Gordinaren %2,9ko defizit publikotik , %2,5era pasatzea espero baitu. Haatik, bost herrialdek %3tik gorako defizita izatea aurreikusi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.