Defizita konpontzeko, «euskal irtenbidea» eskatu du Urkulluk

2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak Estatuarekin alde biko harremana dutela gogorarazi du Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak, eta defizitari aurre egiteko garaian «zaku komunean» sartzea «onartezina» dela ziurtatu du. «Ez dugu sistema bera, ez ditugu arazo berak, eta ez dugu tabula rasa egitea onartzen». Urkulluk ziurtatu duenez, «Euskadik hainbat hamarkadatan bete ditu Estatuarekin zituen egonkortasun eta defizit konpromisoak. Orain hari dagokio gurekin betetzea».

Horregatik, «behin Estatuaren defizitean dugun erantzukizuna onartuta», EAJko buruak dio euskal erakundeei dagokiela helburuak betetzeko neurri egokienak bilatzea. «Horixe da krisiaren euskal irtenbidea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.