Defontaine Iberica enpresak Vianan (Nafarroa) duen planta ixteko asmoa duela salatu du ELA sindikatuak. Zuzendaritzako abokatuek horrela jakinarazi diete kalean geldituko diren 37 langileei. Batzordeak neurria ez duela onartuko aurreratu du, eta langileek greba hasiko dute hilaren 26an.
Enpresak iragan ostiralean eman zien bere asmoen berri langileei. Lantalde osoari eragingo dion lan erregulazioa jarri du abian. Plantaren jabea izen bereko multinazional frantziarra da. Abokatuek arrazoi ekonomiko eta produktiboak argudiatu dituzte neurria hartzeko. Batzordeak, baina, deslokalizazio «kasu garbi bat» ikusten du, Defontainek lan bera egiten duen beste planta bat duelako Tunisian. Ibilgailuen motorrentzako osagaiak ekoizten dituzte.
Greba mugagabearekin batera mobilizazioak hasiko dituzte langileek. Era berean ELAk «inplikazioa» eskatu dio Nafarroako Gobernuari Lizarrerria eskualdea jasaten ari zen desindustrializazio prozesuri etena jarri eta deslokalizazioak eragotzi ditzan.
Kaleratzeak
Defontainek Vianako lantegia ixteko asmoa du
37 langile kaleratuko ditu, eta ELA sindikatuaren ustez deslokalizazio kasu bat da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu