Deliveroo joan egingo da Hego Euskal Herritik

Deliverooren banatzaile bat. V. F. / EFE.
2021eko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Deliverook iragarri du Espainiako adarra ixteko asmoa duela. Azaldu du azken erabakia bere langileei eta banatzaileei galdetu ondoren hartuko duela, baina ez da espero atzera egitea. Deliveroo 2013an sortu zen, Londresen, eta janari banaketaren enpresa garrantzitsuenetako bat bilakatu da azken urteetan. Hego Euskal Herrian ere eman du zerbitzua: Bilbo Handian, Iruñerrian, Donostian, Gasteizen, Irunen eta beste herri batzuetan.

Glovo, Uber Eats, Just Eat eta beste banaketa enpresekin lehiatu ezina aipatu du Ingalaterrako konpainiak Espainiako adarra ixteko arrazoien artean. Ez, ordea, bi aste barru asko aldatuko dela janari-banaketa enpresen egoera. Abuztuaren 12an jarriko da indarrean Rider-en legea, eta horrek banatzaileak soldatapeko gisa kontratatzera behartuko ditu enpresa horiek, eta ez langile autonomo gisa, orain arte bezala.

ELAk Deliverooren jokaera salatu du, eta Glovorekin ere haserre azaldu da, bi aukera eman dizkielako enpresako banatzaileei: soldatapeko egitea ala autonomo gisa jarraitzea, epaitegiek esan arren azken aukera hori «iruzur» bat dela. «Beste behin ere, konpainia horiek legeen gainetik egon nahi dute», ziurtatu du ELAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.