Enpresak

Deliveroo joan egingo da Hego Euskal Herritik

Bi aste barru sartuko da indarrean Rider legea, eta haren ondorioz, janari banatzaileak kontratatu beharko dituzte banaketa enpresek.

Deliveroo enpresako janari banatzaile bat, Londresen. VICKIE FLORE / EFE
Iker Aranburu.
2021eko uztailaren 30a
16:55
Entzun

Deliverook iragarri du Espainiako adarra ixteko asmoa duela. Azken erabakia bere langileak eta banatzaileak  galdezkatu ondoren hartuko duela azaldu du, baina ez da espero atzera egitea.

2013an Londresen sortua, Deliveroo janari banaketaren enpresa garrantzitsuenetako bat bilakatu da azken urteetan, eta Hego Euskal Herrian ere eman du zerbitzua:  Bilbo Handian, Iruñerrian, Donostian, Gasteizen, Irunen eta beste herri batzuetan.

Glovo, Uber Eats, Just Eat eta beste banaketa enpresekin lehiatu ezina aipatu du Ingalaterrako konpainiak Espainiako adarra ixteko arrazoien artean. Ez, ordea, bi aste barru asko aldatuko dela janari banaketa enpresen egoera. Abuztuaren 12an jarriko da indarrean Rider legea, eta horrek behartuko ditu enpresa horiek banatzaileak soldatapeko gisa kontratatzera, eta ez langile autonomo gisa, orain arte bezala.

Deliverooren jokaera salatu du ELAk, eta Glovorekin ere haserre azaldu da, bi aukera eman dizkielako enpresako banatzaileei: soldatapeko egitea ala autonomo gisa jarraitzea, epaitegiek esan arren azken aukera hori «iruzur» bat dela . «Beste behin ere, konpainia horiek legeen gainetik egon nahi dute», ziurtatu du ELAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.