Arrantza

Denboraldiko lehen hegaluzeak arrantzatu dituzte

Oraingoz, arrain gutxi aurkitu dute, Galizia aldean.

Hegaluzeak, iaz, Getariako portuan. GORKA RUBIO / FOKU
Iker Aranburu.
2021eko ekainaren 4a
11:34
Entzun

Urteko arrantzaldirik garrantzitsuenari ekin diote Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzaleek: hegaluzeari. Kofradia-Itsas Etxeak jakinarazi duenez, lehen hegaluzeak arrantzatu dituzte, baina ez dira asko izan. 

Zehazki, denboraldiko lehenengoa Pasaiako Kofradiako ontzi batek arrantzatu du, Gaztelugatxeko Doeniene-k. Ez du Euskal Herrian porturatu, ordea, Avilesen baizik (Asturias, Espainia). Kiloa 350 euroan saldu zuten.

Izan ere, hegaluzeak Galizia inguruan dabiltza orain, eta Euskal Herriko kostaldera iristeko egun edo aste batzuk itxaron beharko dute arrantzaleek.

Oraingoz, kazako arrantzan aritzen diren ontziak joan dira hegaluzetara. Inguraketan aritzen direnek, berriz, antxoaren kostera bukatu berri dute, eta orain ontziak atontzen ari direla azaldu du Itsas Etxeak.

Guztira, 17.700 tona hegaluze arrantzatzeko baimena dute aurten Espainiako banderapean dabiltzan ontziek. Kuota hori ez dago itsasontzien edo kofradien arabera banatuta.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.