Diako grebalariak Madrilera joango dira hilaren 20an

2019ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Diak Madrilen egingo duen akziodunen batzarrera eramango dute Bizkaiko eta Gipuzkoako langileek beren auzia; hilaren 20an izango da. 81 langile inguru kaleratu nahi ditu supermerkatu kateak Hego Euskal Herrian, baina, negoziazio mahaian bakarrik Espainiako sindikatuen ordezkaritza dagoenez, ELA eta LABek ez daukate prozesuaren inguruko xehetasunik. Langileen artean ordezkaritza gehien duten sindikatuak dira abertzaleak, eta, horregatik, Bizkaian eta Gipuzkoan negoziatu nahi dute. Grebarekin aurrera jarraituko dutela jakinarazi zuten atzo, ohar baten bidez, eta etzi Eibar eta Ermua batuko dituen martxa bat egingo dutela aurreratu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.