Dimisioa eman du Air France-KLMko presidenteak
PARIS. Jean-Marc Janillacek kargua utzi du konpainiako langileak egiten ari diren grebaren auzia dela eta. Hura amaiarazteko egin duen soldata igoeraren proposamenak porrot egin du, langileei egindako galdeketan ez delako onartu. «Emaitza honen ondorioa nire egiten dut, eta datozen egunetan joango naiz», esan du Air France-KLMko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu