Dirua bakarra, izena ez

Iker Aranburu.
DONOSTIA
2006ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
iruak ez omen du aberririk ezagutzen. Baina aberriak dirua bai, eta gertukotzat daukanez, aitatzen dioten bakoitzean, ika-mika ez da urrun. Hala erakutsi berri duEuropako Batasunak. Aurrekontuen gaia nolabait konponduta, orain beste arazo bat sortu zaie: nola dute izena banatu behar diren diru horiek? Txikikeria dirudi, baina estatukide bakoitzaren nortasun ikur preziatuenetako bat hizkuntzajokoan dagoenean, gauzak ez dira inoiz sinpleak.

Ahoskera ahoskera, orain arte euroa baliatu duten 12 herrialdeak ados zeuden: euroa euro da. Baina EBn sartu diren estatu berriek diru bakarra nahi dute bai, baina izen bakarrekoa ez. «Eu diptongoa arrotza zaigu letonieraz. Hortaz, eiro baliatu beharko dugu», adierazi zuen asteartean Iba Druviete Letoniako Hezkuntza ministroak. Maltako hizkuntzaren akademiak oraintxe kaleratu duen txostenak ewro ortografia proposatu du, e eta u batera jartzea baino egokiagoa delako haientzat.

Esloveniarrek evro nahi dute, lituaniarrek euras eta hungariarrek azentua jarri nahi duteo bokalaren gainean.Europako Batzordeak eta Europako Banku Zentralak oroitarazi diete herrialde horiei EBrekin bat egiteko itunean euro hitza dela aipatzen den bakarra. «Diru bakarraren izenak bera behar du izan Europako Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan», dio 1995eko abenduan onartutako legedi europarrak. Zentimoekin ez dago arazorik, legeak berak onartzen duelako cents ofiziala norberaren hizkuntzara egokitu daitekeela. Baina hamar urtean beste hainbat hizkuntza ofizial onartu ditu EBk, eta mintzaira batzuetara oker baino okerrago moldatzen da euro. «Besteek euro erabili arren, guk ez dugu inoiz etsiko eta eiro baliatuko dugu», aldarrikatu zuen Druvietek, Letoniako Gobernuak letonieraren aldaeraren aldeko mozioa onartu zuenean. Eta gaia minbera dela erakusteko, diru bakarraren izena ezartzea «Sobiet Batasunak inposatutako errusifikazioaren pareko» zela nabarmendu zuen.

Urtebeteko epea du Bruselak arazoa konpontzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.