Europako Batasunaren politika osoa neurritasunaren inguruan oinarritzearen aurkako oihuak iritsi dira azkenean EBZ Europako Banku Zentralaren egoitzaraino. Mario Draghi EBZko presidenteak kontuak doitzea hazkundearekin uztartzeko garaia dela ziurtatu zuen atzo, eta dei egin zien EBko estatuei «hazkundeari buruzko ituna» lor dezaten.
Europako Legebiltzarrean egindako agerraldian, Draghik ziurtatu du «saihetsezina» deladefizit publikoa gutxitzeko politika. Baina aitortu du gastua gutxitzeak eta zergak handitzeak epe motzean behintzat jarduera ekonomikoa jaisten duela. Horregatik, hazkundea eta doikuntza uztartzeko politikak eskatu ditu, EBZren betiko mamua —inflazioa— ahantzi gabe: «Euroguneak gune ekonomiko sinesgarria izan behar du prezioetan, kontuetan eta hazkundean. Elementu horiek guztiak ez badaude, haren sinesgarritasuna gutxituko da».
Agerraldi horretan, halaber, EBZko buruak ohartarazi du finantza eragiketei tasa bat jartzeak ondorio kaltegarriak ekarri ditzakeela, hala nola atzerriko inbertsioak gutxitzea.
Espainiaren zorra berriro erosten hastea ere baztertu du Draghik. «Programa hori ez da infinitua», azaldu du. Espainiaren erreformak txalotu ditu.
Draghik ere hazkundea bultzatzeko ituna eskatu die EBko kideei
Espainiaren zorra gehiago erostea baztertu du Europako Banku Zentraleko presidenteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu