DSKren aurkako beste salaketa bat aurkeztuko du gaur kazetari batek

Dominique Strauss-Kahnek 2003. urtean bortxatu nahi izan zuela ziurtatu du Tristane Banonek

Erredakzioa
2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bortxaketa salaketa batetik libratzeko moduan dagoela, beste bat gainera etorri zaio Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohiari. Tristane Banon kazetari eta idazlearen abokatuek jakinarazi dutenez, gaur bertan joko dute epaitegietara salatzeko DSK-k hura bortxatu nahi izan zuela, 2003. urtean. Salaketa hori «kalumnia» dela ziurtatu dute DSKren abokatuek, eta haren aurka egingo dutela jakinarazi.

Banonen kasua berriro zabaldu zen duela hilabete eta erdi, New Yorkeko Poliziak Strauss-Kahn atxilotu zuenean, Sofitel hoteleko Nafissatou Diallo garbitzailea bortxatzen saiatu zelakoan. Berez, 2007an esan zuen telebista programa batean Banonek DSK sexualki eraso egin ziola. Orduan argudiatu zuenez, ez zuen salaketarik jarri politikaria bere familiaren adiskidea zelako, etasalaketaren bidez bere burua ezagutarazi nahi izatea leporatuko ziotela uste zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.