Lan merkatuaren erreforma «mugatua» delako eta euskal esparru soziolaboralaren izatea errespetatzen ez duelako, EAJ abstenitu egingo da hura jasotzen duen errege dekretuari buruzko gaurko botazioan, Espainiako Kongresuan. Alderdiaren buruzagitzakoek atzo arratsaldean eman zuten erabakiaren berri.
EAJren irudiko, aurrez aurre dauden bi jarreraren arteko ezinezko oreka bilatzen besterik ez da saiatu Espainiako Gobernua. «Kontratazioa bultzatzeko lan erreforma bat egin beharrean, kaleratzea errazteko egin du». Legea tramitatzeko hautatutako modua da EAJri egoki iruditu zaion gauza bakarra, lege proiektu gisa lantzeak «hobekuntzak egiteko aukera emango digulako».
EAJ abstenitu egingo da lan erreformari buruzko gaurko botazioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu