Ekonomia

EAJ, PSE eta PP batzea "ez litzateke arrazoizkoa izango" Martin Garitanorentzat

"Muturreko eskuin espainiarrak, eskuin abertzaleak eta sozialdemokrazia espainiarrak" euren botoak batuko balituzte "idelogia horiek guztiak nola nahasten diren azaldu beharko lukete", esan du Gipuzkoako Diputatu Nagusiak.

xabier martin
2013ko irailaren 20a
14:12
Entzun 00:00:0000:00:00

EAJk eta PSE-EEk sinatu berri duten itun fiskalera PP batzeko bidea zabal-zabalik utzi dute akordioaren bi subjektu nagusiek; izan ere, ez dute gehiengorik erakunde guztietan zergen inguruan egindako akordioa gauza dadin. Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitanoren ustez, "ez litzateke oso arrazoizkoa" hiru alderdiek bat egitea atal fiskalean, "baina politikan denetarik ikusten da", esan du Radio Euskadin.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gauzatuko litzatekeen akordioa egin dezakete hiru alderdiek, "mota bateko edo besteko erreforma fiskala inposatzeko", baina  "muturreko eskuin espainiarrak, eskuin abertzaleak eta sozialdemokrazia espainiarrak nola nahasten diren azaldu beharko lukete", Garitanoren iritziz.

PSE-EErentzat mezu argia bidali zuen: sozialistek azaldu behar dute "zergatik egin duten atzera" alor fiskalean EH Bildurekin Gipuzkoan hitzartu zuten neurriekiko, Eusko Jaurlaritzarekin akordioa egiteko orain.

EAJren inguruan ere hitz argiak izan ditu diputatu nagusiak. "Ardanzaren garaietarako inboluzioa" aipatu du eraikuntza nazionala aztertzerakoan.

Bestalde, aste honetan Antzuolan, GI-632eko lanetan egondako lan istripuan hildako kamioilariaren auziari ere heldu dio. ELAri galdetu dio zergatik ez zion diputazioari ohartarazi istripua izandako kamioian "irregulartasunak" atzeman zituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.