ZERGA ERREFORMA

EAJk eta PSEk moldaketak proposatuta, fiskalitatearen akordiora batu daiteke PP

Akordioaren "muina" ez dela aldatuko adierazi du PSEk. EAJk espero du EH Bildu ere hitzarmenera batzea, "partzialki" bada ere. Koalizioak, ordea, baztertu egin du lau alderdiak adostasunera heltzeko aukera.

2013ko urriaren 5a
15:18
Entzun

Borja Semper PPko legebiltzarkideak azaldu duenez, PSE-EEk eta EAJ adostutako zerga erreformarekin bat egin lezake PPk, bi alderdiek PPri moldatutako proposamen bat helarazi eta gero. "Aurreztaile txikiak ez kaltetzeko" asmoz eginikoa da aldaketetako bat, besteak beste.

EAJko legebiltzarkide Joseba Egibarrek, berriz, adierazi du batzar nagusietako tramiteak ahalbidetuko duela PPrekin akordioa ixtea; halaber, EH Bilduk ituna babestea espero du Egibarrek, "partzialki" bada ere.

Txarli Prieto PSE-EEko legebiltzarkideak ohartarazi du astelehenean itxi behar dela hitzarmena, eta gaineratu ez dela "atzerapausorik" izango akordioaren "muinean"; are gutxiago "180 graduko bira bat".

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak baztertu egin du lau alderdiak adostasun batera heltzeko aukera. Gainera, kezkatuta agertu da PPk itunarekin bat egiteko aukeraren aurrean, horrek justizia soziala bermatzeko "arrisku gehiago" eragin ditzakeelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.